XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PELLO - Eta ene lana?.

JANDARMA - Beha egonen da.

BOTIKA=rLo=A - Nik ere baditut erremedio andana bat prestatu beharrak eriendako.

JANDARMA - Erremedioak eta eriak egonen dira beha.

Hea zertan giren?....

Ah ba! Hasia nintzan galdegiten zuri, Pello?....

BERAK eta JAUN MERA (Mera sartzen da; da gizon itzuli haundi, faltsu bat).

MERA - Egun on, ene herritar maiteak!.

DENAK - Egun on, jaun mera!.

MERA - Eta, Pello, nola dohatzi zure erlojak?.

Eta zu, Manez, kontent zirea zure saltzez?(Jandarmari ohartzen da).

- To! jandarmen kapitaina? Zer ari zira hemen?.

JANDARMA - Ordrea ezarri nahiz ari niz hementchet.

MERA - Zertako debrutako behar duzu ordrea ezarri beharrik ez den lekian?.

Ene herria da herrietan gochoena, denak bakean bizi diren leku bat (eskiak elgarri torratuz).

Ba, adichkideak, izigarri uros niz.

Herri huntako jende guziaren artean bada atchikimendu bat, unione bat, etsenplutako har ditaizkenak.

Elgarri nundik esku-ukaldi bat emanen den, auzoa nola lagunduko den, horra jende bakotcharen nahia.

Eta denak lanari emanak.

Zer etsenplua!....

(Cirilori) Errak, Cirilo, luzaz egongo duka, besoak kurutze, eni so?.

CIRILO Zure erraner loriatia nago, jauna.

MERA Lanerat hemendik, alfer tzarra! Ez duka deus egitekorik?.

CIRILO - Ba.

Zure merkatiaren egiterat joan beharra niz.

MERA Hameka orenak dituk.

Gibelerat jina behar hintzan tenore huntako.